oihan eta elsa oliarj-ines 

xiberoan sortü eta handitü dira

disko bat : oihan müsikalari bat da

filma bat : elsa zinemagile bat da

beren lanetan, biek maite düe bere 

üngürameneko elemntüen baliatzea

xiberoko hamabi kantari zonbaitekin, 

Oihan-ek zortzi zahar herritar kantore haütatü dütü

disko bat moldatü eta grabatü dü, nahastez herritar kantoreak bere müsikarekin : jazz, rock, pop

betidanik kantore hauek müsikarik gabe kantatürik izan dira, üztez libertate handi bat eritmo eta airean

halere, Oihan-ek desiratzen züan xiberotar kantoreekin müsikaren jotzea, bena beti aireen errespetatzez

bere kamerarekin, Elsa-k filmatü dütü grabaketak, lana, bena ere kantariak, beren galtoak eta düdak :

nola kantore horik biziaraziahal dütügü, hauen kanbiatü eta indargabetü gabe ?

“bortüalat so egitez, segürki badakigü kantore horik heben sortü direla ; mendiak bezala, ezti

dira, eta lür zolatik zelüalat goiti joaiten dira”

disko bat, eta filma bat, bi manera konprenitzeko zoin den kantua eta xiberoaren arteko lotüra, bi bide basahaide hortaz murglitzeko

 
 

disko bat

oihaneko zühainetan grabatürik izan da "xüxenean",

2016-eko setemearen 5, 6 eta 7 etan, pattembordan (urdiñarben)

kantariak : 

arño "belhi" bidalun

niko etxart

maddi oihenart

laura & lea etchegoyhen

maider, mayalen & beñat larrory

maika & mixel etxekopar

lucien "joa" larraus

jean-mixel bedaxagar

müsikalariak :

bixente etchegaray : trompette

pierre latute : trombone, suba

raphaël raymond : guitare électrique, claviers

lucien favreau : claviers

jérôme martineau : batterie

jérémie garat : violoncelle

oihan oliarj-ines : basse

mixel etxekopar : txülüla & ttun ttun

alban billard : clavier additionnel 

komposizioa : oihan oliarj-ines

grabaketa : jérémie garat

nahasketa : oihan oliarj-ines, jérémie garat

azken hunkiak : studio globe audio

axala : grichka commaret, bastien cosson

prodükzioa : point du jour, aldudarrak bideo

süstengak : eke-icb

oihaneko zühainetan behatzen eta deskargatzen ahal düzüe streaming eta deskarga plataforma güzietan

bestelan, KD-a manatzen ahal düzüe

heben mezü baten igortez

(prezioa : 15€ + bidalketa)

airssauvages.png
 

filma bat

basahaideak filma 2017-an ateratürik izan da

haütatürik izan da jean rouch internazional festibalan

(paris, 2018) eta FIPA festibalan (miarritze, 2018)

laster filma ikusiko ahal düzüe VOD-ez

züzendaritza : elsa oliarj-ines

irudiak : elsa oliarj-ines, cedric dupire, hélène motteau

soinüa : oihan oliarj-ines

muntaketa : charlotte tourès

prodükzioa : point du jour, aldudarrak bideo, 

france 3 nouvelle aquitaine

süstengak : région nouvelle aquitaine, scam

brouillon d'un rêve, procirep, sacem

Capture d’écran 2016-09-11 à 17.02.33.
 

kontzertüak

kontzertüz, oihaneko zühainetan proiektüa

hainbat forma üken dütü

orai, diskoa-ko kantoreak xüxeneak entzüten ahal dütüzüe, lau xiberotar kantariek emanik

maddi oihenart

maika etxekopar

pette jaragoyhen

mixel etxekopar

eta haiekin bost müsikalariek jotzen düe

jérôme martineau bateriak

joseba irazoki gitara elektrikoan

lucien favreau teklatuetan

romain thorel tronpan

oihan oliarj-ines basoan

 

egütegia

oraindik, deusere baiztatürik

 
mezü bat igorri
  • Facebook
pointdujour2_edited.jpg
logo_aldu.png

© 2020 by oihaneko zühainetan